Azaroaren 25eko ekintzen artean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Berdintasun mintegiak, Orientazio mintegiarekin batera, musika saioa antolatu zuen Fresco Norte eta Itziar Rinconen eskutik. Ziklo eta ikasle talde guztiei Nagore Laffageren dokumentala ikusteko gonbidapena ere zabaldu zitzaien. Ondoren, abenduaren 4an eta 5ean, Nagore Laffageren ama, Asun Casasola, gonbidatu genuen ikasleekin bere esperientzia partekatzera.
Aste beteko egonaldia bizikleta gidari bezala
Natur inguruneko gidaritza eta denbora libreko lehen mailako ikasleek aste beteko egonaldia egin dute…




