Aurreko urteetan bezala, ikasturte honetan goi-mailako Diseinu eta hornikuntzako zikloko ikasleek Emaus Fundazioarekin lankidetzan ari dira altzari erabiliei bigarren bizitza emateko. Duela gutxi, fundazioak Irunen dituen instalazioetara joan ziren, birdiseinatzeko egokienak hautatzeko. Aulki zaharrak, aretoko altzariak, aparadoreak… Horiek guztiak berritu ahal izango dira ikasleei esker, baita iraganean izan zutenaz bestelako funtzio bat betez ere.
Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen
Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…




