| Bitxigintza artistikoa goi mailako zikloko ikasleak Parisen egon dira urtarrilaren 19tik 22ra, bitxigintza alorreko hainbat feria profesional bisitatzen, hala nola Bijhorca eta Maison et Objet eta Musée des Arts Decoratives-eko bitxigintza historikoaren bilduma ospetsuak. Horrez gain, Pariseko egonaldian Place Vendomeko goibitxigintzako Van Cleef &Arpels-eko boutiquera gonbidatu zituzten eta bertako arduraduna den Ji Zhang jaunak bitxi apartak aztertu eta probatzeko aukera eman zien ikasleei: era berean, beraien lantegi ospetsuaren historia kontatzen duen liburua oparitu zion bitxigintza artistikoa mintegiari. Erakuslehioetan ikusgai dauden piezak ikutu eta aztertzeko ere aukera ezin hobea izan zuten ikasleek
—|—




