Ostalaritza eta turismoa

Ostalaritza eta turismoaren lanbide-arloak elikagaien banaketa, merkaturatzea eta zerbitzua bezalako jarduera funtsezkoak biltzen ditu, kalitatearen, elikagaien segurtasunaren eta kontsumitzaileen babesaren irizpideei jarraikiz. Easo Politeknikoan prestakuntza espezializatua eskaintzen dugu, sektorearen eskakizunekin eta lan-merkatuaren errealitatearekin etengabe lerrokatuta.

Ikaskuntza-prozesuak metodologia aktibo eta kolaboratiboetan oinarritzen dira, eta prestakuntza dualaren bidez ikasleek lehen mailetatik bertatik lan-ingurune errealetan esperientzia eskuratzen dute. Prestakuntza baliabide eta espazio eguneratuetan garatzen da, eta, horrez gain, nazioarteko mugikortasun-programen bidez, laneratzea eta etorkizuneko erronkei egokitzeko gaitasuna indartzen dira.

D GRADUA / ERDI-MAILA

Honekin lotutako albisteak

Idiazabal eta Mahala baserriak bisitatzen

Otsailaren 24an, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko ikasle eta irakasleok euskal nekazaritza-elikagaien sektorea gertutik ezagutzeko aukera…

Hamaiketakoak ostiraletan ikastetxe sarreran

Azken bi ostiraletan, Elikagaiak Merkaturatzea zikloko 2. mailako ikasleek hamaiketakoa prestatu dute ikastetxeko ikasle…

Zurgintza ziklokoek egindako stand-a

Elikagaiak Merkaturatzea zikloa eta Diseinua eta Altzari Hornikuntza Goi Mailako zikloko ikasle eta irakasleek…

Lotura interesgarriak