Maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1ean, EASO Potiteknikoan Berrikuntza Aplikatua Proiektuaren I. Jardunaldiak ospatu ziren. “Egurrezko etxeak e raikitzea ingurumen-irizpideak kontuan hartuta” Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako Ekimena. Bertan Malagako I.E.S: La Rosaleda, Pontevedrako C.I.F.P. A Xunqueira eta Donostiako EASO Politeknikoko ikasleak bildu ziren.
Jardunaldiotan, egurreko eraikuntza alorreko egitarauan alderdi teoriko, tekniko eta kulturalak landu ziren. Aurkeztutako txostenen artean ekodiseinuari buruzkoa nabarmendu daiteke, zurgintzako burdineria, eraikitzeko sistemak, egurrezko eraikinak eta sektorearen berrikuspen bat Gipuzkoako Arotz elkarte eta enpresen ikuspegitik.begiratuta jorratu ziren, besteak beste. Pasaian kokatuta dagoen Albaola Zentrora irteera bat egin genuen, itsas jakingaiak ikasi eta itsasuntzi tradizionalak nola berreskuratzen dituzten ikusteko eta beste bisita bat Zegamako Egur Museora.
Jardunaldiak oso giro onean burutu ziren eta zentroen arteko informazioa eta esperientziak trukatzeko baliagarriak izan ziren. Irailean, Malagan, beste jardunaldi batzuk ospatuko dira eta urriaren hasieran beste batzuk Pontevedran, proiektua ixteko.




