Jostailuen bilketa

| Elikagaien bilketa egin ondoren orain beste proposamen bat dakarkizuegu, jostailuen bilketa. Kolaborazio honen bidez EASOk haurtzaroarekin daukan konpromezu bati erantzuten dio: jolasaren bitartez haurrei bizitza hobea sustatzea, alegia. Ezer ez daukaten haurrentzat da: pentsa ezazue zein garrantzitsua den…! Haur bati Gabonetan gustatuko litzaiokeen edozein gauza: pilota bat, gozokiak, pelutxeak, erabiltzen ez duzun jolas hori… edozein joko. Jasotako jostailuak GKE-ei (Emaús) emango zaizkie beraiek bidera ditzaten. Era berean EASOko norbait jostailu horietakoren batean interesaturik balego, ostiralean 11.00-11.30bitartean, pasa dadila 010 gelatik eta erosketa sinbolikoa egiteko aukera izango du. NOIZ? Aasteazken honetatik, hilak 11, ostiral bitartez, hilak 13 (denbora aldetik larri gabiltza eta) NON? AGENDA 21 kartelaren azpian (EASOn sartu eta ezkerretara, fotokopiagailuaren ondoan).

—|—

Honekin lotutako beste albiste batzuk: