EASO Politeknikoko irakasleak Osalanen jardunaldian

| Ekainaren 3an Anatomia Patologikoko eta Prebentzioko goi mailako zikloetako irakasle eta ikasle batzuk Osalan-ek antolatutako bularreko minbiziari eta emakume langileari buruzko jardunaldian egon ziren Donostiako Miramar jauregian. Bertan adituen azalpenak entzun zituzten diagnostikoari eta tratamenduari buruz, eta lanak bularreko minbizian duen eraginari buruz ere ikasi zuten: zein arrisku faktore dauden eta zein lanbidetan dagoen aukera gehien bularreko minbizia jasateko, zein prebentzio-neurri hartu behar den emakumea minbizia eta gero lanera itzultzeko, eta lanera itzultzeko aukerak eta moduak. Gainera, Osalaneko Donostiako lurralde-ordezkaria den Xabier Dominguezekin esperientziak partekatu zituzten.

—|—

Honekin lotutako beste albiste batzuk: