Urriaren 30ean, 11:30etatik 13:00etara, “Klima aldaketa Afrikan. Eraginak, egokitze estrategiak eta konponbideak kontinentetik” liburuaren aurkezpena izango dugu Easo Politeknikoko areto nagusian. Aurora Moreno Alcojor egilearekin batera, aurkezpenaz eta ondorengo solasaldiaz gozatzeko aukera edukiko dugu bertaratuko garenok. Liburuak Casa Africa saiakera sariaren hamabigarren edizioko saria jaso du eta Afrikako errealitateak eta hauek planetaren berotzearekin duten harremana azaleratzen den modu ezberdinez hitz egiten du, milioika pertsonari eragiten dieten gertakariak. Liburu aurkezpena, Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola goi mailako zikloko ikasleek antolatu dute TAU eta Zabalketa GKEekin elkarlanean.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




