Urriaren 26 eta 27an, Gipuzkoako Odol Emaileen eskutik, Easo Politeknikoko 88 ikasle-irakaslek, odola eman zuten, jarrera arduratsu eta solidarioa erakutsiz. Egunero hainbat pazienteen bizitza salbatzen da hospitaleetan odol trasfusioei esker. Modu honetara Easo Politeknikoan, gaixo hauen egoeratara gerturatu eta beraien bizitza hobetzeko, norbere eskuetan dagoena ematearen balioa landu da. Horietatik 57 pertsonek lehen aldiz eman zuten odola. Eskerrik asko eta zorionak guztioi.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




