Urtea amaitzen ari zaigun honetan, Ingurumen Hezkuntza eta kontrola zikloko ikasleek 400 lagunetik gora mugiarazi dituzte antolatutako ekintza ezberdinetan. 2. mailako ikasleek arropa-hondakinen arazoari buruzko zine-forumaren 4 saio egin zituzten areto nagusian, Jalis de la Sernaren “Ropa Basura” erreportaia oinarri hartuz. 1. mailako ikasleek aldiz, Natur baliabideei eta nazioarteko gatazkei buruzko bi saio antolatu zituzten, Manex Astigarragaren eskutik, “Tanke bat nire kafesnean” hitzaldiarekin. Bertaratuak eta antolatzaileak bat etorri dira emaitzaren balorazio positiboan. Urte amaiera sendoa eta arrakastatsua.
Spain Skills errekonozimendua Easo politeknikoari
Aste honetan Easo Politeknikoko ikasle, irakasle eta koordinatzaileei errekonozimendua egin zaie. Bertan, Euskal Herriko…




