Aho eta Hortzen Higieneko bigarren mailako ikasleek Aitziber Fernandez periodonzistaren hitzaldi interesgarria jaso dute. Bertan, periodontziaren oinarriei, kirurgia periodontalari eta beharrezko instrumentalari buruz ikasteko aukera izan dute. Periodontoa hortza inguratzen duten ehunen multzoa izanik, beharrezkoa da higienistek gai honi buruzko informazio eguneratua izatea eta gaur egun erabiltzen diren tekniken berri izatea. Hori dela eta, aukera zoragarria izan da periodontziak aho-hortzen osasunean duen garrantzia eta higienistek arlo horretan betetzen duten funtsezko zeregina bertatik bertara ezagutzeko. Horrelako jarduerek, etengabe aldatzen ari den lanbide batean ikasten jarraitzearen eta eguneratuta mantentzearen garrantzia indartzen dute. Eskerrik asko Aitziber!
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




