Urriaren 13-17 astean zehar, Atzegi Elkartetik etorri zaizkigu Easo Politeknikora, balioen lanketaren baitan, boluntariadoa sustatzeko helburuarekin. Bertan ziklo ezberdinetako (Elektrizitatea, Kirolak, Erizaintza, Aho eta hortzen higienea, Anatomia patologikoa, Arreta, Gizarteratzea, Haur hezkuntza, Osasun larrialdiak, Mekanika, Eraikuntza…) 25 taldek parte hartu dute. Atzegitik adierazi digute, adimen desgaitasuna dutenekin denbora partekatzean zenbat ikasi, eman eta jaso dezakegun. Gure bizitzak aberasteko aukera polita!
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




