Easo Politeknikoak BIBE (Bizitza Berria eta Betea) proiektuaren amaiera ekitaldian parte hartu du. Adinberrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da, Lezoko Udalaren eta hainbat gizarte-erakunderen laguntzarekin.Ekitaldian, gizarte aurreratuetan zahartzearen erronkari erantzuteko sortu den ekimen aitzindari honen azken emaitzak aurkeztu dira. Easo Politeknikoarentzat oso interesgarria izan da esperientzia hau ezagutzea, etorkizuneko erronka sozial eta teknologikoetan parte hartzeko bide berriak irekitzeko aukera ematen baitu.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




