Azaroaren 25ean, Easo Politeknikoko ikasle eta irakasleek indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin bat egin genuen hainbat sentsibilizazio-jardueren bitartez. Egunean zehar, ikasleek gaiarekin loturiko hainbat bideo labur ikusi zituzten ikasgelan kontzientziazioa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Jolasdenbora garaian, bai goizean, bai arratsaldean, elkarretaratzea egin genuen ikastetxeko sarrera nagusiaren aurrean.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




