Osasun larrialdietako zikloko ikasleek prestakuntza-saio bat eskaini diete aho-hortzen higieneko ikasleei. Saio honi esker, bizi-konstanteek aho-miaketan duten eragina eta garrantzia ulertu dute. Bertan, gluzemia, tentsio arteriala eta oxigeno-saturazioa modu egokian neurtzen ikasi ahal izan dute. Esperientzia aberasgarria eta oso praktikoa izan da, zikloen arteko lankidetza indartzen duena eta ikasleak beraien etorkizun profesionalerako prestatzea ahalbidetzen duena. Eskerrik asko parte hartu duten ikasle guztiei!
Easo Politeknikoak elkartasunaren aldeko 138 odol emaile bildu ditu
Easo Politeknikoak elkartasunaren aldeko beste ekimen bat bizi izan du odol-emate jardunaldian. Guztira, 138…




