“Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza” goi mailako zikloko ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Getariko Askizu aterpetxean. Bigarren mailako taldeak udalekuaren zuzendari, begirale eta sukaldari funtzioa bete du eta lehenengo mailakoak, goiz batean, bezero rola. Jarduera hezitzaile eta ludikoak proposatu eta bizitu dituzte, zenbait modulurekin eta Easok sustatu nahi dituen Balioak 4.0 balioekin bat datozenak; hala nola, genero arteko aukera berdintasuna, inklusioa, jasangarritasuna…Zorionak eta eskerrik beroena 2AK3ko ikasleei egindako lan bikainagatik.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




