Haur hezkuntza zikloan Baleude Elkartearen presentzia izan dugu urritik hona astelehenero ikasleekin adierazpeneko gaiak landuz, ahozko hizkuntza ez diren bestelako komunikazio hizkuntzak lantzeko, gorputz adierazpena, adierazpena plastikoa besteak beste. Hori guztia balorazio edo epairik gabeko eredu batean oinarritzen dira Tenpera, buztina, gorputz adierazpena bezalako tailerrak erabili dituzte gure ikasleekin. Modu honetara Haur hezkuntza beste perspektiba batetik ezagutzeko baliagarria izan da, hezitzaile bezala dugun erantzukizuna eta gure haurrak erdigunean jarriz. Mila esker formakuntza saio hauengatik.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




