Donostia Sustapenak antolatutako EKINN Donostia ekitaldian parte hartu genuen ikastetxe ezberdinetako 180 ikasle baino gehiagok. Merkataritza-arloko ekintzailetza izan zen jardunaldiaren ardatza, eta berrikuntza eta desberdintzeko gaitasuna identifikatu ziren etorkizuneko proiektu bideragarriak sortzeko giltzarri gisa.Lau ekintzaileren testigantza eta tokiko proiektuen showrooma ikusi genituen eta ikasleek tokiko ekintzaileen benetako esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten. Ekitaldia osatzeko, Anoetako instalazioak bisitatu genituen.Bertan, Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala modulua lantzen ari diren ikasle ezberdinek parte hartzeko aukera izan zuten, besteak beste Elektrizitatea familiako bi erdi mailako ikasleak, goi mailako Robotika eta Automatizazioko ikasleak eta Elikagaien merkaturatzea zikloko ikasleak.
Easo Politeknikoko irakasleak Otaloran, kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzen
Easo Politeknikoko irakasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Otalora zentrora, MONDRAGON Korporazioaren garapen…




