Donostia Innovation Challenge lehiaketako irabazleak

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II moduluan lantzen aritu ondoren, Automatizazio eta Robotika industrialeko talde bat, Donostia Innovation Challenge lehiaketako irabazlea izan da Lanbide Heziketako arloan. 

Taldearen proiektua “Jellybot” da, marmokak kostaldetik gertu biltzeko eta itsaso zabalera itzultzeko diseinatutako robot autonomo eta ekologikoa, animaliei kalterik egin gabe eta ekosistema aldatu gabe ziztadak saihesten dituena. Proiektu honen nondik norakoak Kursaalean azaldu zituzten otsailaren 3an.

Diseinu eta Altzari-Hornikuntzako “Enigma” taldea ere saritua izan zen, proiektu bideragarri eta kudeaketa ekonomiko hoberenaren atalean. 

Zorionak bi taldeei!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: