| Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II moduluan lantzen aritu ondoren, Automatizazio eta Robotika industrialeko talde bat, Donostia Innovation Challenge lehiaketako irabazlea izan da Lanbide Heziketako arloan.
Taldearen proiektua “Jellybot” da, marmokak kostaldetik gertu biltzeko eta itsaso zabalera itzultzeko diseinatutako robot autonomo eta ekologikoa, animaliei kalterik egin gabe eta ekosistema aldatu gabe ziztadak saihesten dituena. Proiektu honen nondik norakoak Kursaalean azaldu zituzten otsailaren 3an. Diseinu eta Altzari-Hornikuntzako “Enigma” taldea ere saritua izan zen, proiektu bideragarri eta kudeaketa ekonomiko hoberenaren atalean. Zorionak bi taldeei! |
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




