Duela egun batzuk Madrileko Ifeman ospatu zen 2026ko Spainskills txapelketa. Lanbide Heziketako olinpiadak direla esan liteke. Gure eskolak bertan parte artu zuen euskal selekzioarekin, Erizaintza eta Zurgintza zikloek. Zurgintzako ikaslea den Danel Rocha Lekerikabeaskoak zilarrezko domina lortu zuen, zurgintza arloko Arotzerian eta Erizaintza zaintza zikloko Naroa Gabaldonek ere parte hartu zuen lan bikaina eginez.
Zorionak eta bejondeizuela Danel eta Naroa! Harro gaude zuetaz eginiko lanagatik. Esperientzia zoragarria izan da beraientzat. Zurgintzan 13 erkidego autonomia leihatu dira eta Danel bigarren geratu da euskal selekzioa ordezkatuz.
Denera Euskal Selekzioak 9 domina lortu ditu: 2 urre, 6 zilar eta brontze bat.




