Laneko Arriskuen Prebentzioko 2. mailako 2025/26 promozioa hasi da dagoeneko Dual Orokorreko praktikaldian. Enpresek laneko arriskuen prebentzioa aurrera eramateko izugarrizko premia eta ardura daukate; horren islada da enpresa oro buru-belarri dabiltzatela laneko arriskuen prebentzioa bideratzen. Horrela, gure zikloko ikasleak mota edo sektore ezberdinetako enpresetan hasi dira praktikaldia egiten: CAF, Viralgen, Michelin, Katea Legaia, Europreven, Vitaly, CH Group…Bestalde aurten ere beste ikasle bat erasmusera joan zaigu, Europar Batasuneko enpresa batera (Italiara) laneko arriskuen prebentzioa nola bideratzen duten ikastera.
Easo Politeknikoko irakasleak Otaloran, kooperatibismoa bertatik bertara ezagutzen
Easo Politeknikoko irakasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Otalora zentrora, MONDRAGON Korporazioaren garapen…




