Ikaskuntza zentroen arteko harremana bultzatzea helburu, EHUko erizaintza fakultatea, Nazaret zentroa eta EASO Politeknikoko Bioteknologia Mintegia elkarlanean gabiltza hainbat proiekturen lanketaren bidez.
Oraingoan, FENTANILO proiektuaren II. jardunaldia izan dugu, kongresu itxura hartu duena. Topaketan, ohiko irakaskuntza metodologia irauli eta ikasleak jarri ditugu irakasle rolean. Hala, ikasle talde bakoitzak klasean gauzatu eta landutako poster bat aurkeztu du, zeinetan fentaniloaren gaia ikuspegi ezberdin batetik aztertu eta azaldu duen. Erizaintza graduko ikasleek ikuspegi toxikologikotik heldu diote gaiari, Nazareteko ikasleek pazienteen ogizatea eta zaintza hartu dute oinarri, eta gure laborategi Klinikoko ikasleek, fentaniloa laborategietan nol azterten den azaldu dute.
Mila esker parte hartzaile guztiei, zinez aberasgarria da ikustea arlo hain ezberdinek bat egin dezaketela gai zehatz baten lanketan, eta, bidez batez, lanbide horiek elkarlanean jardun behar dutela osasun-zerbitzu osatu eta garatu bat eskaintzeko.




