Easo Politeknikoko Eraikuntza eta Obra Zibileko Departamentuak datorren 26-27 ikasturterako 700 orduko drone-espezializazio berria eskaini du. Prestakuntza aplikazio teknikoagatik nabarmentzen da: eraikuntzan, 3D berreraikuntzak eta ikuskapen termikoak egiteko aukera ematen du; obra zibilean, topografia digitala eta azpiegituren kudeaketa errazten ditu; eta, ingurumenean, azterketa integratua ahalbidetzen du, hainbat sentsore aerotransportaturen bidez. Enpresekin txandakatuz, ikasleek gaitasunak eskuratzen dituzte sektore estrategikoetan balio handiko informazioa sortzeko.
ATECE hitzaldia Erizaintzako Zainketa Osagarrietako ikasleentzat
ATECE GIPUZKOA elkarteko kideak gure ikastetxera etorri ziren erizaintza zaintza osagarrietako ikasleei hitzaldi bat…




