Ingurumen hezkuntza eta kontroleko lehen mailako ikasleek uraren zikloa eta egoera landu dute 2. ebaluaketan. Hori dela eta, etorkizuneko hezitzaile izango direlarik, uraren erabilpen egoki eta jasangarri bat sustatzeko asmoarekin, lehiaketa txiki bat antolatu zuten Kahoot bidez.
Lanbide heziketa zikloetako lehen mailako geletako ordezkariak ekoordezkari bezala izendatu zituzten eta hauek lehiaketa zabaldu zien beraien klasekideei. Garrantzitsuena mezua zabaltzea zen, baina lehiaketari pizgarri bezala, klase bakoitzeko lehen 3 sailkatuei saritxo bana eman zitzaien: Donostiko Udalak Easo Politeknikoari oparitukako plastikozko ur botila berrerabilgarriak.




