Aho eta Hortzen Higieneko Jardunaldiak

Aurten ere ospatu dira Aho eta Hortzen Higieneko topaketak. Jardunaldi hauetan, ziklo hau irakasten duten EAEko ikastetxe desberdinak biltzen dira eta bertan izan dira gure ikasleak ere. Oraingoan, Gasteizko Francisco de Vitoria ikastetxea izan da antolatzailea.

Jardunaldian zehar, hainbat hitzaldi interesgarri entzuteko aukera izan genuen. Lehenbizi, Rebeca de la Peñak, hortz-kliniken baitan higienistek duten funtzioaren garrantzia azpimarratu zuen “Higienista bucodental 10.0. Pilar fundamental en odontología” hitzaldian. Eva López de Castrok higienistek EAEn eta Europako gainontzeko herriadeetan dituzten desberdintasunak azpimarratu zituen “Profesión Higienista Bucodental aquí vs. a nivel internacional: trayectoria y futuro” hitzaldian. Atsedenaldirako tartetxo bat egin eta indarberritu ostean, Asier Eguia doktorearen “Diseño de prótesis en maxilar atrófico” hitzaldiarekin amaitu genuen, benetan interesgarria protesien garrantziaren inguruan gehiago ikasteko.

Jardunaldi hauek ikaskuntza indartzeko, esperientziak partekatzeko eta aho-hortzetako osasunaren arloan etengabeko prestakuntzaren garrantzia azpimarratzeko balio dute. Eskerrik asko hizlari guztiei eta Francisco de Vitoriako ikasle eta irakasleei horrelako egun polita antolatzeagatik!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: