Apirilak 30ean Tabakaleran “Metabertsoan ekiteko gakoak” ekitaldia ospatuko dugu.
Bertan Aitor Ruiz de Gauna (Inmersia Softworks) eta Oier Agirregabiria (Fisioterapeuta neurologikoa) ezagutzeko aukera izango dugu eta metabertsoari buruzko beraien ikuspuntua entzungo dugu.
Sergio Arrospide komiko eta aktoreak puntu komikoa emango dio ekitaldiari eta bukatzeko lunch bat izango dugu.
Ekintza hau “Ekintzailetzako Hub-a: Metabertsoan ekiteko eta ekonomia birsortzailea sustatzeko gakoak” proiektuaren barruan dago. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak finantzatutako ekimena da, eta CIFP Las Indias erakundeak gidatzen du, Easo Politeknikoa eta Adventurees erakundeekin lankidetzan.




