Aho eta Hortzen Higieneko ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoa bisitatu dute fisiopatologia irakasgaiaren baitan. Bertan, disekzio tailer batean parte hartzeko aukera izan dute. Horrela, birikak, bihotza edota gibela bezalako organoak behatu eta klasean ikusitako kontzeptuak errealitatean nolakoak diren ikusi dute aurrez aurre.
Horrez gain, plastinatuen erakusketa bisitatu dute, benetan interesgarria giza-anatomia hobeto ulertzeko. Plastinazioa material biologikoen mantenurako erabiltzen den teknika da eta izaki desberdinen organo originalak daude ikusgai museoan. Benetan esperientzia aberasgarria teoria eta praktika erlazionatzeko eta ikaskuntza bisuala indartzeko.




