Lanbide Arriskuen Prebentzioa zikloko lehen mailako ikasleekin ULMA Taldeko enpresa pare batean izan ginen.
Lehenik eta behin, prebentzioaren antolamendu eta kudeaketari buruzko azalpenak jaso genituen ULMAko prebentzio teknikari baten eta Kooperatibei prebentzio zerbitzua ematen dien OSARTEN-en eskutik.
Ondoren, ULMA Eraikuntzako instalazioak ezagutzeko aukera izan genuen. Luxu bat, bisita bera eta prebentzio-teknikarien ahotik beren egunerokotasunari buruzko nondik norakoak entzun ahal izatea. Teknikari hauek gure ikasle ohiak izanik, gainera, oraingo ikasleentzako erreferente ezin hobeak ditugu.




