| Ikasturtea amaitzear dagoela, Easo Politeknikoko Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloko lehen mailako ikasleek azken hilabeteetan landutakoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako, Aztertzen Donostiako etxez etxeko zerbitzuko hitzaldi berezi bat egin da Eason, ikasgelan ikasitakoa errealitate profesionalarekin lotzeko helburuarekin.
Saioan zehar, etxez etxeko zerbitzuko langilea den Noemik bere egunerokotasuna azaldu die ikasleei. Ikasleei erabiltzaileen profilak, etxe bakoitzean aurkitzen diren behar ezberdinak eta zaintzaren atzean dagoen giza alderdia gertutik ezagutuz. Esperientzia errealetan oinarritutako azalpenek ikasleei sektorearen benetako dimentsioa ulertzen lagundu diete. Hitzaldia ez da informazioa jasotzera mugatu. Izan ere, amaieran hausnarketa partekatu bat egin dute ikasleek, ikasturtean zehar izandako bilakaerari begira. Bertan, bakoitzak bere indarguneak eta aurrean dituen erronkak identifikatzeko aukera izan du, etorkizuneko profesional gisa hazten jarraitzeko. |
Norvegiako ikasleen bisita Erizaintza zaintza ziklora Erasmus programaren baitan
Joan den hilabetean, Erasmus programan parte hartzen duen Norvegiako ikasle talde baten bisita jaso…



