Easo Politeknikoko Osasun Larrialdiak zikloko hiru irakasle Gironako Institut Narcis Xifran izan dira haiekin partekatu duten MEC proiektuari amaiera emateko helburuarekin. Egonaldian, bertako irakasleekin elkarlanean jardun dute eta horri esker Narcis Xifrako Osasun Larrialdiak zikloa eta ikasleak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia aberasgarria izan da eta ideia berriak ekarri dituzte handik Easora.
Horrez gain, ekaineko lehenengo astean Gironako Institut Narcis Xifran ikastetxeko irakasleen bisita espero da Easo Politeknikoan.




