Joan den ekainean Automatizazioa eta Robotika Industriala heziketa-zikloa amaitu zuen ikasle batek energia berriztagarriekin eta jasangarritasunarekin lotutako bere ekintzailetza-ideia garatzen jarraitzen du Easo Politeknikoan.
Bere proposamena Donostiako Sustapenak herritarrengan eragina duten ideien deialdian hautatu zuen, eta orain beste urrats bat ematen ari da, bere prototipoa Easo Politeknikoaren instalazioetan probatuz.
Proiektuaren helburua plaka fotovoltaikoen errendimendua hobetzea da, energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien esparruan berrikuntzarako aukera berri bat garatuz.
Prozesua, gainera, Urratsbat Lanbide Heziketako ekintzailetza-programaren barruan garatzen ari da. Programaren bidez, hasierako ideia batetik benetako ekintzailetza-proiektu bat garatu arteko bidean laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaio ikasleari.
Ekimen honek erakusten du Lanbide Heziketan sortutako ideiek hazten jarrai dezaketela, benetako proiektu bihurtu eta gure inguruneko erronkei irtenbide berriak eskainiz.




