Don Bosco ikastetxean izan gara Elikagaiak Merkaturatzea zikloko 2.mailako ikasleekin Elikagaien Industria Goi Mailako zikloa ezagutzen. Bertako irakasleekin batera, Maitane eta Naiara, iogurren ekoizpena ikasi dugu. Lehenik eta behin, baserriko esnea pasteurizatu, gero hartzigarriak gehitu. Ph kontrolatu eta fermentatzen jarri ditugu. Ondoren, laborategian, baserriko esnearen gantza kalkulatu dugu, laborategiko makinak erabiliz. Proteinak ere kalkulatu ditugu formula matematiko batzuk eginez.Bukatzeko iogurrak dastatu ditugu. Bikaina gaurko bisita, plazerra izan da!
Spain Skills errekonozimendua Easo politeknikoari
Aste honetan Easo Politeknikoko ikasle, irakasle eta koordinatzaileei errekonozimendua egin zaie. Bertan, Euskal Herriko…




