Ekainaren 1ean, Erizaintzako Zaintza 1. mailako ikasleek Gipuzkoako Ingurumen Gunea (Zubieta) bisitatu zuten, jasangarritasuna lantzen. Bisitan zehar, gure lurraldean sortzen diren hondakinak nola kudeatzen eta tratatzen diren bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Horrez gain, instalazioen zati bat barrutik ikusi eta plantaren funtzionamendua gertutik behatu genuen. Bisitaren atal bat antzeztua izan zen, eta horrek esperientzia dinamikoagoa eta parte-hartzaileagoa bihurtu zuen. Goiz polita pasa genuen!
Spain Skills errekonozimendua Easo politeknikoari
Aste honetan Easo Politeknikoko ikasle, irakasle eta koordinatzaileei errekonozimendua egin zaie. Bertan, Euskal Herriko…




