Elikagaiak Merkaturatzea erdi-mailako zikloko 1.mailako ikasleek, 3. erronka aurkeztu dute apirilaren 9an. Erronka erreal bat izan da. Otsaila amaieran bisitatu genuen OnEin kontserbak enpresa laguntzeko, talde ezberdinek, publizitate agentzia bat sortu eta marketin plana prestatu dute.
Produktua erakargarriagoa izan dadin, logo eta etiketa berriak sortu dituzte, marmelada berriak prestatu, marketin estrategiak pentsatu, sare sozialak aktibatu, errentagarritasuna kalkulatu eta segurtasuna eta higiene arauak azalduz.
Marrubi eta limoia marmeladaren osagaiak ondorengo hauek izan dira:
● Kilo 1 marrubi
● 350g azukre
● 4 limoi
● Limoi baten zukua
● 200 ml ur
Prestaketa:
● 4 limoi ondo garbitu eta zati txikitan moztu.
● Limoi baten zukua atera eta gorde.
● Kazola handi batean, limoiaren zatiak jarri eta 200 ml ur, eta su txikian 10-15
minutuz egosi, azala bigundu eta mikaztasuna galdu arte.
● Azukrea gehitu eta guztiz desegin arte nahastu.
● Marrubiak zatitan garbitu eta moztu, eta kazolara gehitu limoi-zukuarekin batera.
● Su ertainean egosi, marrubiek zukua askatu arte (10-15 minutu inguru).
● Su baxuan 40-50 minutuz egosi, noizean behin eraginez.
● Marmelada beroa esterilizatutako poteetan sartu, ondo itxi eta buruz behera jarri,
hoztu arte.




