Lanbide arriskuen prebentzioko goi mailako LOE titulua publikatu da

Urteetan zain egon ondoren, azkenik, Lanbide arriskuen prebentzioko goi mailako zikloaren LOE titulua argitaratu dute. Beraz, datorren ikasturtetik aurrera konpetentzia berriak eskuratuko dituzte guregana ikastera datozenek.

Ziklo hau Easo Politeknikoan bakarrik ikas daiteke Gipuzkoan, eta sekulako lan-eskaera dauka, gero eta gehiago baitira prebentzio teknikariak izatea eskatzen duten enpresak eta prebentzio-zerbitzuak.

Orain arteko gaitasunez gain, titulu berriak bide segurtasunaren inguruan gaituko ditu ikasleak. Izan ere, laneko bide-arriskuen prebentzioa enpresako prebentzio-planetan integratzeko, arlo horretako teknikari kualifikatuak behar dira.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: