| EASO Politeknikoko kudeaketa arduraduna eta ikastetxe bereko IKT dinamizatzaileak “Decentralized School Management with Google Apps Education” hitzaldia eskaini zuten otsailaren 1ean eta 2an Sotogranden (Cadiz) ospatutako Google Apps Education Spain Summit gailurrean. Jardunaldi hauetako hitzaldi eta lantegietan Google Apps Education aplikazioen azken berrikuntzak eta ikastetxeetan ezartzeko aukerak ezagutzeko aukera izan zuten. EASO Politeknikoak bere proiektuaren berri eman zuen eta ikastetxeko kudeaketa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan Google Appsen erabilpenaren nondik norakoak ezagutarazi zituen. Nazioarteko partaidetza zabala izan zen jardunaldietan eta mundu mailako hainbat ikastetxeen esperientziak gertutik ezagutzeaz gain, harremanak egin eta elkartrukeak bideratu zituzten. Partaideek Google Glass betaurrekoak probatzeko aukera ere izan zuten.
—|—




