Jarduera fisikoaren, kirolaren eta aisialdi aktiboaren esparruak funtsezko zeregina du pertsonen osasuna, ongizatea eta gizarteratzea sustatzeko. Easo Politeknikoan prestakuntza espezializatua eskaintzen dugu, naturarekin eta pertsonekin lotutako testuinguruetan jarduteko prestatzen dituena, ikuspegi praktiko eta profesionalean oinarrituta.
Ikaskuntza-prozesuak metodologia aktibo eta kolaboratiboetan garatzen dira, eta ikasleek lehen mailetatik bertatik lan-ingurune errealetan esperientzia eskuratzeko aukera dute. Prestakuntza dualaren bidez, ikasgelako prestakuntza eta sektoreko enpresa zein erakundeetan egindako jarduna uztartzen dira, eta, horrez gain, baliabide eta instalazio eguneratuetan garatutako prestakuntzak laneratzea eta etorkizuneko erronkei egokitzeko gaitasuna indartzen ditu.





