Easo Politeknikoa
1879az geroztik, Easo Politeknikoa erreferentziazko zentroa da Gipuzkoako Lanbide Heziketan. Gizartearen eta ekoizpen ingurunearen beharrei erantzunez, etengako garapena izan du 1879az geroztik. Bide horretan, gizarte ongizatea eta jasangarritasuna helburu, pertsona kualifikatu eta arduratsuak formatzearen konpromisoari irmo eutsi dion ikastetxea da.

Albisteak
Naturberri 8. edizioa ailegatu da!
Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko Goi Mailako Zikloko ikasleek ilusioz aurkeztu dute Naturberriren 8. edizioa, gure inguruneko eta planetako ingurumen-erronkei buruzko dibulgazio-, gogoeta- eta sentsibilizazio-gunea. Ikastetxeko webean aurkituko duzu. Artikulu, erreportaje, elkarrizketa, bitxikeria, proiektu eta proposamen…
EDSPACES bisita teknikoa Vigon
Maiatzaren 7an, Zurgintzako eta Altzarigintzako irakasleok Valentín Paz Andrade LHIIk antolatutako MECeko EDSPACES proiektuko jardunaldi batean parte hartu genuen Bernat el Ferrer Institutuakin batera. Boqueixoneko “Santos Cocina y Baño” enpresara bisita egin genuen, eta fabrikazio-,…
Aztertzen Donostiako zerbitzua ezagutzen, ikaskuntza errealitatera ekarriz
Ikasturtea amaitzear dagoela, Easo Politeknikoko Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloko lehen mailako ikasleek azken hilabeteetan landutakoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako, Aztertzen Donostiako etxez etxeko zerbitzuko hitzaldi berezi bat egin da Eason, ikasgelan…















