EASO Politeknikoak garapen jasangarriaren aldarrikatzen du

| EASO Politeknikoan Ikasturte honetako Eskola Agenda 21eko gaia “kontsumo jasangarria” da. Hori dela-eta, Cristina Enea Fundazioko zuzendaria, Txema Hernandez, inbitatu dugu gure ikasleei eta orohar donostiar guztiei jasangarritasunaz eta Garapen Jasangarriaz hitz egiteko, urriaren 2an eta 3an. Garapen jasangarria eremu desberdinen arteko orekan oinarrituta lortzen dena da: ekologikoa, ekonomikoa eta gizarte mailakoa. Kontzeptu horietara hurbiltzeko konparazio bat jarri zigun: Lurra eta bere funtzionamendua ardo ekoizpenak upelean duenarekin. Mahats-aleak baliabide naturalak izango lirateke, upela lurra eta bakterioak gizateria. Bakterioak mahatsaren azukrea “jaten” duten heinean, hondakinak uzten dituzte (alkohola) eta azukrea bukatzen dutenean hil egiten dira. Zer gertatu daiteke erritmo honetan kontsumitzen jarraitzen badugu? Zeintzuk dira arazo honetan parte hartzen duten eragileak eta osagaiak? Zer egin dezake gutariko bakoitzak? Talde dinamika bizi baten bitartez, galdera hauei erantzuna eman zitzaien eta denok jasangarritasunaren kontzeptua hobeto ulertu ahal izan genuen.

—|—

Honekin lotutako beste albiste batzuk: