Mintzezko prentsa berria EASO Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza alorgunean

| Diseinu eta Altzarigintza arloan aldaketa garaiak bizi ditugula jabeturik eta egurra ez dela dekorazioan eta altzariak egiterakoan erabil daitekeen material bakarra jakinda, EASO Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza Alorgunean material termokonformagarriak ere erabiltzearen aldeko apustua egin dugu. Hauek material plastikoak dira (metakrilatoak, Koriana, Kriona, eta abar) eta aldez aurretik berotuta, prentsan, molde baten barruan forma hartzen dute. Material termokonformagarriak, joan zen mendeko 60. hamarkadan erabiltzen hasi baziren ere asko garatu dira eta aldaketa handiak izan dituzte eta gaur egun etxean eta dekorazio arloan osagai behar-beharrezkoak dira. Beren ezaugarri tekniko zein higienikoengatik leku publikoetan eta etxeetan erabiltzen dira, batez ere sukalde eta bainugelako altzarietan. Material hauekin lana egiteko, EASOko Zurgintza eta Altzarigintza Departamentuan makina berri bat daukagu; makina honek bastidore berean , behealdean, materiala berotzeko labe bat dauka (200ยบ taraino) eta goialdean mintzezko prentsa bat, beraz, ekipo berean behar ditugun osagai guztiak ditugu. Zalantzarik gabe makineria eta material hauek erabiltzen ikasteak hobekuntza ekarriko du ikasleen ezagupenetan eta prestakuntzan eta aldi berean honek eragina izango du enplegua bilatzeko momentuan eta beraien ekintzailetza gaitasunean.

—|—

Honekin lotutako beste albiste batzuk: