Mater ontzi museo ekoaktiboa

Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko 1. mailako ikasleok Mater ontzi museo ekoaktiboa bisitatzeko aukera izan dugu.

Mater ontzia, Euskadin bizirik irauten duen azken egurrezko atunontzia da,

2003 arte arrantza lanetan ibili zen, urte horretan bertan Prestige-n hondamendiaren garbiketetan parte hartu zuen oso aktiboki. Jasandako kalteak zirela eta, ez zegoen arrantza-jarduerari berriro ekiteko moduan, beraz Pasaiako lagun batzuk berreskuratu zuten, konponketa lanak egin eta gaur egun museo ekoaktibo bilakatu dute.

Orain hegaluzea arrantzatu beharrean plastikoak “arrantzatzen” dituzte itsasoan dauden hondakinak gutxituz. Beste motatako ekintzak egiten dituzte ere

Gure bisitan, Garazik Materraren historia eta gaur egun gidatzen dituzten ingurumen proiektuak azaldu dizkigu.

Ez galdu bisitatzeko aukera!!! Itsasoari asko zor diogu eta denon artean zaindu behar dugu!

Eskerrik asko Garazi eta Mater!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: