ARNASGUNEA: emozioak zaintzeko eta lasaitzeko gunea

Eskolako ongizate emozionala zaintzeko eta sustatzeko helburuarekin, gogorarazi nahi dizuegu Easo Politeknikoan Arnasgunea dugula, ikasle zein irakasleentzat sortutako espazio seguru eta lasaia.

Arnasgunea egunerokoan gainezka sentitzen garenean, emozioak kudeatzeko, arnasa hartzeko eta lasaitasunera itzultzeko aukera eskaintzen digun gunea da. Bertan, arnasketa-teknikak, erlaxazioa, musika, idazketa eta marrazketa bezalako baliabideak aurki ditzakegu, norberaren ongizate emozionala lantzeko.

Garrantzitsua da gogoratzea Arnasgunera jotzea ez dela ahultasunaren edo portaera desegokiaren seinale, baizik eta autozaintzarako eta emozioen erregulaziorako tresna baliotsua. Horregatik, espazioaren pribatutasuna, diskrezioa eta epaiketarik gabeko giroa errespetatzea ezinbestekoa da.

Gunea ikasleentzat ez ezik, irakasleentzat ere zabalik dago. Izan ere, denok behar dugu noizean behin gelditu, arnasa hartu eta gure burua zaintzeko tartea.

Arnasgunea: gelditu, arnasa hartu eta zure burua zaindu!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: