ELIKARI 2026: elikadura-sektorearen prestakuntzari eta etorkizunari ahotsa emanez

Azaroaren 15ean, Donostiako GOe – Basque Culinary Centerren, ELIKARI 2026 topaketak Euskadiko elikadura-sektoreko profesionalak bildu zituen, harakin eta okinen sektorearen etorkizunaz hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta egungo erronkei elkarrekin erantzuteko.

Jon Etxezarreta, Easo Politeknikoko Elikagaien Merkaturatzea zikloko irakaslea, belaunaldi-erreleboari buruzko mahai-inguruan aritu zen. Bertan, sektorearen beharrei erantzungo dien prestakuntzaren garrantzia nabarmendu zuen, baita ikastetxeen eta enpresen arteko elkarlana sustatzeko beharra ere, ikasleek sektorearen errealitatea gertutik ezagutu, haren balioa ulertu eta bertan lan egiteko grina gara dezaten.

Etorkizuneko elikadura-sektorea gaurtik eraikitzen da, ikastetxeen eta enpresen arteko elkarlana sustatuz, lanbideak duinduz eta belaunaldi berriei aukerak eskainiz.

Eskerrik asko Gipuzkoako Okin eta Harakin Elkarteei topaketa antolatzeagatik, eta Jon Etxezarretari gure zikloaren ikuspegia mahai gainera eramateagatik!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: