Zibersegurtasunari buruzko IndustrySec azokara irteera

Urriaren 28an, Sistema elektrotekniko eta automatizatuak eta Zibersegurtasun espezialitateko ikasleak Irungo Ficoba erakustazokan izan ziren Gipuzkoa IndustrySec-en seigarren edizioan parte hartzen. 

Ziur erakundeak antolatu duen azoka honekin, ikasleek zibersegurtasun industrialaren eta adimen artifizialaren azken joerak eta berrikuntzak bertatik bertara ezagutu zituzten sektoreko profesional nagusien eskutik. 

Gure ikasleen prestakuntza teknologikoa aberasteko eta etorkizuneko lan-mundura hurbiltzeko aukera paregabea izan zen.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: