Ekintzailetza Bootcamp-a

Azaroaren 9an, Gizarteratzeko eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloetako bigarren mailako ikasleak Donostia Sustapenak antolatutako ekintzailetzari buruzko Bootcamp saioetan parte hartzera joan ziren, Ekin Eraikuntzara.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II moduluaren barruan kokatutako jarduera honen helburua Lanbide Heziketako ikasleak ekintzailetzara hurbiltzea eta ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzea izan da.

 

Horretarako, bi tailerretan parte hartu zuten, «Ikertu, ulertu eta konkistatu zure merkatua» merkatuaren azterketan, bezeroen beharrak identifikatzen eta merkatuaren aukerak ezagutzen aritu ziren eta «Ideiatik ekintzara: negozio-eredua eta estrategia» ideia bat negozio-proiektu bihurtzeko lehen urratsak eta estrategia lantzeko aukera izan zuten.

Saio intentsibo hauen bidez, ikasgelan lantzen ari diren ekintzailetzari buruzko ezagutzak indartu eta osatu zituzten, ekimena, sormena eta proiektu berriak garatzeko gaitasuna sustatuz.

Esperientzia aberasgarria izan da, ikasleek ekintzailetza gertutik ezagutzeko eta beren etorkizun profesionalerako aukera berriak aztertzeko.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: