Easo Politeknikoa, indarkeria matxistaren aurka

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Easo Politeknikoaren aurrean kontzentrazioa egin dugu, indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena adierazteko eta emakumeekiko berdintasuna, errespetua eta askatasuna aldarrikatzeko.

Ekitaldian, Easo Politeknikoko kideez gain, Usandizaga Institutuko ikasle eta irakasleak ere batu zaizkigu, elkartasun eta konpromiso mezua partekatzeko.

Arratsaldeko ikasleek ere izango dute mobilizazioarekin bat egiteko aukera. Gainera, gaur, herri eta hiri askotan egingo dira kontzentrazioak, indarkeria matxistaren aurkako ahotsa elkarrekin altxatzeko.

Indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea guztion ardura da. Ez dugu pausorik atzera egingo!

Honekin lotutako beste albiste batzuk: