Gizarte eta kultura zerbitzuak

Gizarte-arretan, gizarteratzean eta laguntzan gero eta premia handiagoa dagoen testuinguru honetan, gizarte-zerbitzuen lanbide-arloak funtsezko zeregina du pertsonen bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko. Easo Politeknikoan prestakuntza integrala eta gizarte-ongizatearekin konprometitua eskaintzen dugu, ikuspegi profesional, etiko eta pertsonan zentratutik abiatuta.

Ikaskuntza-prozesuak metodologia aktibo eta kolaboratiboetan oinarritzen dira, eta ikasleek lehen ikasturtetik bertatik esku-hartze errealetan parte hartzeko aukera dute, inguruko gizarte- eta hezkuntza-erakundeekin lankidetzan. Prestakuntza dualaren bidez eta ingurune errealetan garatutako proiektuen bitartez, ikasleak pertsonen autonomia, inklusioa eta ongizatea sustatzeko prestatzen dira, bizitzako une esanguratsuetan esku hartzeko gaitasuna eskuratuz.

D GRADUA / GOI-MAILA

D GRADUA / ERDI-MAILA

Honekin lotutako albisteak

Sukaldean ere ikasten dugu

Easo Politeknikoko medekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta zikloko 1. mailako ikasleek sukalde tailerreko ateak ireki…

MAITASUNAREN JOLASA: maitatzeko modu anitzak ezagutzen

Easo Politeknikoko Gizarteratzea 2. mailako ikasleak MAITASUNAREN JOLASA ekintzan parte hartzen ari dira, Sorginlore…

Aztertzen Donostiako zerbitzua ezagutzen, ikaskuntza errealitatera ekarriz

Ikasturtea amaitzear dagoela, Easo Politeknikoko Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloko lehen mailako ikasleek…

Lotura interesgarriak