Ostalaritza eta turismoaren lanbide-arloak elikagaien banaketa, merkaturatzea eta zerbitzua bezalako jarduera funtsezkoak biltzen ditu, kalitatearen, elikagaien segurtasunaren eta kontsumitzaileen babesaren irizpideei jarraikiz. Easo Politeknikoan prestakuntza espezializatua eskaintzen dugu, sektorearen eskakizunekin eta lan-merkatuaren errealitatearekin etengabe lerrokatuta.
Ikaskuntza-prozesuak metodologia aktibo eta kolaboratiboetan oinarritzen dira, eta prestakuntza dualaren bidez ikasleek lehen mailetatik bertatik lan-ingurune errealetan esperientzia eskuratzen dute. Prestakuntza baliabide eta espazio eguneratuetan garatzen da, eta, horrez gain, nazioarteko mugikortasun-programen bidez, laneratzea eta etorkizuneko erronkei egokitzeko gaitasuna indartzen dira.





