Amara Berriko Eguna ospatu genuen Aitzol parkean, auzoko elkarteak eta bizilagunak elkartzeko helburuarekin. Easo Politeknikoko ikasle eta irakasleek parte-hartze berezia izan zuten ospakizunean, euren ekarpenak eta ezagutzak auzotar guztiekin partekatuz. Goizeko 10:00etan hasi zen egitaraua, eta 14:30era arte luzatu zen.
Easo Politeknikoko Elikagaien Merkaturatzea zikloko ikasleek pintxo oso goxoak prestatu zituzten bertaratutakoentzat, gastronomiaren bidez euren lana erakutsiz. Bestalde, Fabrikazio Mekanikoko irakasleek hainbat jolas eta jarduera eskaini zituzten, hala nola tangramean eta hiru segidan jolasteko aukera. Horrez gain, txikienek txapa pertsonalizatuak egiteko aukera izan zuten, sormena landuz eta jaiaren oroigarri bat eramanez.




